Euskaltel Euskadi ostegunean doa Australiara, Down Under Tourrean parte hartzeko

Australia aldean hasiko du denboraldia Euskaltel Euskadik
Euskadi Txirrindularitza Fundazioa
Actualizado: miércoles, 4 enero 2012 17:15

BILBO, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldea ostegun honetan abiatuko da Loiuko aireportutik Australiako Adelaida hirira, Down Under Tourrean parte hartzeko, euskal taldeak jakinarazi duenez.

Txirrindulariek ia bi eguneko bidaia egin beharko dute, eta hiru hegazkin hartu Australiara iritsi arte. Lehenengo hegazkinak Parisera eramango ditu, handik Singapurrera joango dira, gaua bertan igaroz, eta hurrengo egunean hegazkina hartuko dute Singapurren Adelaidara iristeko.

Ruben Perez, Gorka Izagirre, Pablo Urtasun, Romain Sicard, Ricardo Garcia eta Adrian Saez de Arregi Loiutik abiatuko dira, eta Victor Cabedok Castellotik Pariserako hegaldia hartuko du.

Iñaki Isasiren zuzendaritzapean, taldeak sei egun izango ditu Australiako tenperatura beroetara aklimatatzeko eta jet-lag delakoa gainditzeko, lasterketa hasi aurretik. Urtarrilaren 15ean ongintzazko lasterketa batean parte hartuko dute, Classic Down Under delakoan, eta lasterketa ofiziala urtarrilaren 17tik 22ra izango da.