Euskaltel Euskadi Vendeeko Tourrean 2008an eta 2010ean lorturiko garaipenak errepikatzen saiatuko da igandean

Actualizado: viernes, 30 septiembre 2011 16:01

Ciclismo.- Euskaltel Euskadi buscará en el Tour de Vendée repetir los éxitos de 2008 y 2010


BILBO, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak Vendeeko Tourrean parte hartuko du igandean, urriaren 2an, eta 2008ko eta 2010eko edizioetan Koldo Fernandez de Larreak lortu zituen garaipenak errepikatzen saiatuko da.

Aurtengo edizioan, Iñaki Isasi, Juanjo Oroz, Jorge Azanza, Pierre Cazaux, Jonathan Castroviejo, Miguel Minguez, Pello Bilbao eta Javier Aramendia izango dira irteeran.

Zortzi txirrindulari hauekin, Euskaltel Euskadi agerraldiren bat egiten saiatuko da 205 kilometroko ibilbidean, normalean sprintean bukatzen den arren.