Euskalteleko langile batzordeak mobilizazioak egingo ditu datorren astean

Actualizado: jueves, 9 enero 2014 17:32
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Euskalteleko langile batzordeak mobilizazio gehiago deituko ditu datorren asterako, telekomunikazioen operadoreak zerbitzuak kanpora eramateko asmoa errefusatzeko, CC.OO. sindikatuko iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez.

   Sindikatuko iturrien arabera, seguru asko ostiral honetan zehaztuko dituzte datorren astean antolatuko dituzten protesta ekintzak, ez baita "nobedaderik" izan.

   Joan den astean langileen ordezkariak enpresarekin bildu zirela jakinarazi dute sindikatutik. Iturri horien arabera, konpainiak idatziz jakinarazi zien aurreikusi duen zerbitzuen kanporatze prozesua, eta prozesu horren "baldintzak" ezartzea planteatu zien.

   Sindikatuak adierazi du orain langile batzordeak egungo egoera aztertu behar duela. Datorren asteartean Euskalteleko zuzendaritzarekin berriro bilduko direla aurreikusita dago.