Euskaltermen bertsio berria eta 14 hiztegi terminologiko aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak Bilbon

BILBO, 30 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskalterm Terminologia Banku Publikoaren eta 14 hiztegi terminologikoren aurkezpena egingo du gaur, maiatzak 30 astelehena, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek gidatuko dute ekitaldia eta euskararen munduko 100 pertsona inguruk hartuko dute bertan parte, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik jakinarazi dutenez.

Aurkezpen ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta bertan egongo dira Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Enkar Etxezarra HAEEko zuzendaria.