Euskaltzaindia Jabetza eta Merkataritza Erregistroetan dauden dokumentuetan sartu ahal izango da

Actualizado: miércoles, 22 junio 2011 20:15

BILBO, 22 Jun. (EUROPA PRESS) -

Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Euskal Lurralde Dekanotzak eta Euskaltzindiak lankidetza hitzaarme bat sinatu dute Euskaltzaindiako ikertzaileei Jabetza eta Merkataritza Erregistroetan dauden dokumentuetan sartzea errazteko, horrela beraien ikerketak egiteko behar dituzten kontsultak buru ahal izango dituzte.

Hitzarmena Erregistratzaileen dekanoa den Germán Barbierrek eta Euskaltzindiako presindetea den Andres Urrutiak sinatu dute. Ekitaldian, dekanotzako abokatua, Luis Cordero, Euskaltzaindiako idazkaria, Xabier Kintana, eta Onomastika Batzordeko idazkaria, Mikel Gorrotxategi, ere egon dira.

Hitzarmenak onura bereziak ekarriko dizkie ikertzaileei toponimiaren arloan, horren ekoizpenean lehenbiziko iturria baitab higiezin, herentzia edo eta jabetzei lotutako informazioa Euskadiko Jabetzaren Erregistro ezberdinetan.

Germán Barbierrek et Andres Urrutiak sinatu duten hitzarmenarekiko. Modu horretan, Barvierrek kontsumitzaileen aurrean zerbitzu hobeagoa lortzeko etengabeko elkarrizketa bat beharrezkoa dela esan du, orokorrean, euskal gizarteko beharrizanei erantzuteko, gehienbat ikerkuntza eta araudien eremuetan.

Urrutiak ere araudi eta normalkuntzaren inguruan hitz egin du, etatoponimia eta apotekonimiaren inguruko ondarea, euskal baserri, komertzio, merkatu, gizarte, isasontzi eta abarren izenen emari guztia, Euskaltzaindiaren ikerkutzaren objektu izan daitekeela azpimarratu du.

Beste aldetik, alde biek baieztatu dute biltzar, ikastaro, hitzaldi eta bileren garapenean parte hartuko dutela, bai alde biek batera antolatuz, baita alde bakarrak eginez ere.

Bien artean ikerketak, publikazioak, informatibo eta dibulgaziozko materiala euskaraz eta erdaraz, edo eta alde bakarrak elaboratutako materialaren zabaltzea aurrera eramatera koprometitu dira.