Euskaltzaindiak "Aiarako toponimia nagusia" aurkeztuko du ostiralean Arespalditzan

Aiarako toponimia bildu dute liburu batean
Foto: EUSKALTZAINDIA
Actualizado: miércoles, 22 enero 2014 13:32

GASTEIZ, 22 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiak "Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala" izeneko liburua aurkeztuko du datorren ostiralean, urtarrilaren 24an, Aiarako Udaletxean, Arespalditzan (Araba). Liburua Euskaltzaindiak landu du, Aiarako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurkezpena iluntzeko 19:00etan egingo da.

   Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, lana Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko hiru kidek egin dute: Patxi Galek, Mikel Gorrotxategik eta Felix Mugurutzak. Aurkezpena azken biek egingo dute.

   Liburua Euskaltzaindiaren Onomastika gaietako "Izenak" bildumaren hirugarren alea da eta Aiara udalerriko toponimia nagusia du gai nagusia. Abenduaren 16an Gasteizen aurkeztu zen. "Aiarako toponimia nagusia" ostiraleko aurkezpen ekitaldian erosi ahal izango da, 10 euroko prezio berezian.