Euskaltzaindiak Charritton, Minaberry eta Etxeberria omenduko ditu Sarako Biltzarrean

Andres Urrutia, Jean Casenave eta Mathieu Bergé, iazko edizioan
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: martes, 11 abril 2017 13:49

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindia Sarako 34. Idazleen Biltzarrean egongo da beste urte batez, apirilaren 16an eta 17an, eta, besteak beste, azken hilabeteotan hildako Piarres Charritton euskaltzain emeritua, Marie Jeanne Minaberry ohorezko euskaltzaina eta Hasier Etxeberria kazetari eta idazlea omenduko ditu.

Akademiak jakinarazi duenez, aurten, bi egunez egingo da 34. Idazleen Biltzarra, hain zuzen, Pazko igandean eta astelehenean, eta, urtero legez, Sarako kiroldegian izango da Euskaltzaindia. Aldi honetan, apirilaren 17an aurkeztuko ditu bere azken lanak, goiz partean (10:40).

Horrela, alde batetik, Isabelle Echeverriak ondutako "Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitatioaren paradigmak" liburua agertuko du jendaurrean. Lartzabalen antzerkigintza sakonetik aztertzeaz gain, argitaratu gabeko bi antzerki lan eskaintzen ditu liburu mardulak. Beste alde batetik, Euskaltzaindiak bere hiztegi berriaren nondik norakoak aletuko ditu Saran.

Amaitzeko, eguerdiko 12:00etan, omenaldi bateratua egingo zaie azken hilabeteotan zendutako Piarres Charritton euskaltzain emerituari, Marie Jeanne Minaberry ohorezko euskaltzainari eta Hasier Etxeberria kazetariari.