Euskaltzaindiak eta BBK-k R.M. Azkue 2014 literatura sariak banatu dituzte

Saridunak eta Euskaltzaindia eta BBK-ko arduradunak
Foto: EUSKALTZAINDIA
Actualizado: miércoles, 18 marzo 2015 13:40

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak 2014ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu dituzte asteazken honetan Akademiaren Bilboko egoitzan 2014ko. Bi erakundeek antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Martínez BBK Fundazioko buruak banatu dituzte sariak.

   Jakina denez, bi genero saritzen dira R.M. Azkue Sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 14 eta 17 urte bitartekoentzat.

   Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, betiere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira: A mailan, Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni; eta B mailan, Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta.

   Saridunei dagokienez, A mailan, narrazioan, Maddi Aiestaran, Naia Aiestaran eta Nerea Erdozain izan dira leehen, bigarren eta hirugarren saridun, hurrenez hurren, eta olerkian, Mikel Labaka, Ane Azpiazu eta Leire Eizmendi.

   B mailan, narrazioaren alorrean, Oihane Gurrutxagak eskuratu du lehen saria, eta bigarren eta hirugarren sariak eman gabe geratu dira. Olerkiari dagokionez, Johanna Ramirez izan da irabazlea, eta kasu honetan ere, bigarren eta hirugarren sariak eman gabe gelditu dira.