Euskaltzaindiak eta Nafarroako Parlamentuak lankidetza hitzarmena sinatuko dute

Actualizado: lunes, 19 enero 2015 18:06
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatuko dute datorren asteazkenean, urtarrilaren 21ean, eguerdiko 12:00etan, Parlamentuaren egoitzan, Iruñean.

   Hitzarmenaren xedea da Nafarroako Parlamentuaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza ezartzea, parlamentu lexikoaren bateratze lana egiteko. Lan horretan, Eusko Legebiltzarrak eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko batzar nagusiek ere parte hartuko dute.

   Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, Nafarroako Parlamentuaren izenean Alberto Catalán presidenteak sinatuko du hitzarmena, eta Akademiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.