Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VIII. Liburukia aurkeztuko da ostiralean, Baionan

Liburuki berriaren azala
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: jueves, 29 junio 2017 12:28

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VIII. Liburukiaren aurkezpena egingo du ostiralean, ekainaren 30ean, Baionako Herriko Etxean, goizeko 11:00etatik aurrera, Akademiak prentsa ohar baten bidez iragarri duenez.

Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du xede, eta, ostiraletik aurrera, argitaraturiko liburuki guztiak kontsultatu ahal izango dira Euskaltzaindiaren web orrian (www.euskaltzaindia.eus/ehha), 6. liburukiko audioekin batera.

Esan bezala, zortzigarren liburukiaren aurkezpena 11:00etan hasiko da, Baionako Herriko Etxea, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xabier Egibar Laboral Kutxako Negozio Garapeneko zuzendariak, Adolfo Arejita EHHA proiektuaren zuzendariak eta Xarles Videgain EHHA proiektuaren arduradun teknikoak parte hartuko dute.