DONOSTIAN, OSTIRALEAN

Euskaltzaindiak "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldia egingo du

Liburuaren gaien inguruko gogoeta egingo da jardunaldian
Foto: EUSKALTZAINDIA

DONOSTIA, 21 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" deitutako jardunaldia antolatu du, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, otsailaren 24an. Akademiak izen bereko liburua aurkeztu berri du eta orain, aipatu jardunaldian, lan horretan planteatzen diren gaien inguruko hausnarketa bultzatu nahi du.

   Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, "Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa" (2008) lanaren harian eta haren osagarri da "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" (2012) lana. Behin ikuspegi estrategikoaz jabeturik, hitz-ordena da gai nagusia, eta testu-antolatzaileenean bezala, alde praktikoak garrantzi handia du liburuan.

   Euskaltzainek, Corpus batzordekideek eta itzultzaile-interpreteek parte hartuko dute jardunaldiko hitzaldietan, komunikazioetan eta mahai-inguruan. Jardunaldia irekia izango da, eta doakoa, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke. Izena emateko epea asteazkenean, otsailaren 22an, amaituko da, eta Euskaltzaindiaren webgunean egin daiteke (www.euskaltzaindia.net).

   Jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da, materialaren banaketarekin. Aurkezpenaren ondoren, 9:30ean, Pello Esnalek "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoak" hitzaldia eskainiko du, eta 10:15ean, Xabier Mendiguren Bereziartuk "Mende erdi batez euskalgintzan" izenekoa.

   Galderen txandaren eta ordu erdiko atsedenaren ondoren, komunikazioak aurkezten hasiko dira. 11:30ean, Andres Urrutiak "Performatibo juridikoak euskaraz: estrategietarako abiaburuak" izenburukoa aurkeztuko du, eta 11:45ean, Igone Etxebarriak "Hizkuntzaren trasmisioa edo hizkuntza trasmisiorako bitarteko" izenekoa. Ondoren, galderak egiteko aukera izango da.

   Bukatzeko, 12:15ean, mahai-inguru bat egingo da "Hitz-ordena: erabilera estrategikoa. Zenbait ikuspegi" gaiaren inguruan, eta Jexux Mari Agirre (Eusko Legebiltzarra), Karlos del Olmo (Donostiako Udala) eta Xabier Aristegieta (Nafarroako Parlamentua) izango dira partideak. Jardunaldia bukatzeko galderak egin ahal izango dira 13:15ean.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.