Euskaltzaindiak "Onomasticon Vasconiae" bilduma osoa jarri du bere webgunean

Bilduman argitaratutako azken liburua
Foto: EUSKALTZAINDIA
Actualizado: jueves, 31 enero 2013 15:11

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiaren "Onomasticon Vasconiae" bilduma osoa bere webgunean (www.euskaltzaindia.net) jarri du Akademiak, guztion eskuragarri. Bertan, bilduma horren barruan argitara eman diren 29 liburuak kontsulta daitezke, Euskararen Akademiaren iturriek jakinarazi duenez.

   "Onomasticon Vasconiae" bilduman Euskal Herriko leku askotako toponimoak jaso dira. Pertsona eta leku izenen garrantziaz oharturik, Akademiak bilduma hau abian jarri zuen aspaldian, tokian tokiko izenak biltzeko, aztertzeko eta forma idatziak finkatzeko asmoz.

   Hala, bilduman Euskal Herriko onomastikari buruzko ikerketak argitaratzen dira, besteak beste, jardunaldietako agiriak, herri edota eskualde zehatzei buruzko toponimia ikerketak edota antroponimiari buruzkoak.