Euskaltzaindiaren webguneak 83.690 bisita izan ditu maiatzean

Publicado: lunes, 26 junio 2017 17:57

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiaren atari digitalak 83.690 bisita izan zituen joan den maiatzean, eta bistaratzeak, guztira, 292.746 izan ziren, Akademiak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Aurreko hilabetean bezala, maiatzean ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan zen gehien kontsultatu zen edukia, luzaz: 166.212 bistaratze izan zituen. Horrez gain, eta ohikoa denez, Euskal Onomastikaren Datutegira ere jo zuen jendeak (71.407).

Bi egitasmo horien atzetik egon ziren Orotariko Euskal Hiztegia (34.347 bistaratze), Arauen atala (3.833) edo Jagonet kontsulta zerbitzua (3.729). Azkenik, Plazaberri blogak 1.293 bistaratze izan zituen.