Euskara eta kultura elkarlanean sustatzeko oinarriak finkatu dituzte Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak

Markel Olano eta Bingen Zupiria
GIPUZKOAKO ALDUNDIA
Actualizado: jueves, 19 enero 2017 13:46

DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariek laneko bilera izan dute ostegun honetan Donostiako foru jauregian, euskarari eta kulturari lotutako erronka estrategikoei heltzeko. Lehen bilera ofiziala izan da Jaurlaritza osatu zenetik, eta bi esparruak elkarlanean sustatzea ahalbidetuko duten oinarriak finkatzeko balio izan du.

Lakuako Gobernuaren ordezkaritza osatu dute Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeek eta Joxean Muñoz Kulturako sailburuordeak osatu dute. Foru erakundearen ordezkaritzaren buru Markel Olano ahaldun nagusia izan da, eta Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak ere parte hartu du.

Bileran, euskararen egungo egoeraren diagnostikoa egin dute, eta mekanismoak identifikatu dituzte lankidetza indartzeko eta euskararen erabilera sustatu eta berdintasunean aurrerapausoak emateko, eragile ezberdinen eskutik bi hizkuntza aukera ofizialak maila berean jarriz.

Halaber, bazkide diren ekimen eta erakundeen gaur egungo egoera eta datozen erronkak aztertu dituzte: DSS2016 eta horrek utzitako kultur oinordetzaren kudeaketa, balioen kulturari dagokionez batez ere; Tabakalera, euskarazko edukien sorkuntzarako eta, oro har, euskal kulturarentzat motor eta erreferente gisa izango duen zeregina, ikus-entzunezkoetan bereziki; Euskal Filmategia, eta Musika Hamabostaldia, besteak beste.