Euskara ikasteko prozesuari so egiteko ekimena abiarazi du AEK-k

Mertxe Mugika eta Juanma Iturrondo
AEK
Actualizado: miércoles, 27 enero 2016 14:05

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   AEK-k AEK-jendea izeneko egitasmo berria jarri du martxan, kopuruen indarra ahaztu gabe, euskara ikasteko prozesuari eta ibilbideari so egiteko helburuarekin. Egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko du AEK-k urtero.

   AEK-k Lasarte-Orian (Gipuzkoa) aurkeztu da egitasmo berria. Mertxe Mugija AEK-ko koordinatzaile nagusiak azaldu duenez, askotan "kopuruen gizartean" bizi gara, eta zenbakiek duten indarra ere aintzat hartu behar da. Horrela, gogorarazi dute azken hamarkadetan milaka lagunek euskaldundu dutela beren burua euskaltegi batean, eta egun euskaraz bizi dira.

   "Euskarak irabazten dituen pertsonak dira, eta, era berean, mundu berri bat eskuratzen duten lagunak ditugu. Ikerketek baieztatu dute gure gizarteak 300.000 hiztun berri irabazi dituela, eta horko heren bat euskaltegietatik atera dela", azaldu dute.

   Modu honetan, AEK-jendea ekimenarekin, kopuruen indarra ahaztu gabe, euskara ikasteko prozesuari eta ibilbideari egin nahi dio so AEK-k, "begirada kualitatibo bat", alegia. Zehazki, egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko du urtero, eta 2016an, Lasarte-Oriako Juanma Iturrondo izango da. "AEKjendea dugu berau eta AEKrentzat plazer handia da tarte hau hari eskaintzea", gaineratu dute.

   Iturrondok duela 20 urte baino gehiago euskara ikasi zuen, eta hortik aurrera, euskaldun bezala bizitzeko aukera izan du eta jorratu du. Erabiliz haren maila hobetzen joan da, eta Lasarte-Orian nahiz Usurbilen (oraingo bizitokia) euskaldun bezala bizi da, behin hautua hartua, eta haren burua euskaltegian euskaldundu ondoren.

   Egitasmoa abiatzearekin batera, Juanma Iturrondoren esperientzia jasotzen duen bideoa hedatuko du AEK-k. Marta Elvira kazetariarekin batera, Hamaika Telebistak eta AEK-k ekoitzitako erreportaje laburra izango da. AEKren webgunean nahiz AEKren YouTubeko kanalean (euskalakari-AEK) egongo da ikusgai.