Euskara protagonista Chicagoko Unibertsitateko Ama Hizkuntzaren Eguneko egitarauan

Actualizado: jueves, 20 febrero 2014 13:39
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Euskarak bere lekua izango du Chicagoko Unibertsitatean Ama Hizkuntzaren Egunaren karira egingo diren ekitaldietan, ostiral honetan, otsailaren 21ean. AEBetako Euskadiko Ordezkaritzak Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin antolatuta, Celebrating Basque on International Mother Language Day jardunaldia egingo da bertan, eta hiru euskal adituk -Xabier Irujo, Karlos Arregi eta Amaia Gabantxo- euskarari buruzko hiru hitzaldia eskainiko dituzte.

   Horrela, Etxepare Euuskal Institutuak jakinarazi duenez, hitzaldiak 15:30ean hasiko dira. Lehenik, Karlos Arregik "Linguistic diversity in the Basque Country" solasaldian euskal dialektologia izango du hizpide. Ondoren, Amaia Gabantxo euskal poesiari buruz mintzatuko da, "A Hundred Years of Basque Poetry, A Map in 15" hitzaldian, eta amaitzeko, Xabier Irujok euskararen biziraupenaren borrokari buruzko hitzaldia eskainiko du, "Basque language, a Fight for Survival" izenburuarekin.

   Unesco erakundeak 1999. urtean sortu zuen Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, ama hizkuntzak eta hizkuntza minorizatuak aintzat hartu eta sustatzeko helburuarekin.