Euskarak leku bat duela munduko hizkuntzen artean eta ezagutza eta aitorpena sustatu behar direla dio Jose Luis Bilbaok

Bilbao, Markuleta etra Muguruza artean, Expolangues azokan
Foto: BIZKAIMEDIA
Actualizado: viernes, 6 febrero 2015 16:32
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

   Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Parisko Expolangues nazioarteko azoka bisitatu du, eta euskal erakundeek euskara sustatzeko egiten duten lana nabarmendu du. Aldi berean, euskarak leku bat duela munduko hizkuntzen artean eta euskararen ezagutza eta aitorpena sustatu beharra nabarmendu du.

   Azkue Fundazioak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatuta Jabier Muguruza eta Gerardo Markuleta protagonista izan dituen ekitaldian parte hartu du Bizkaiko ahaldun nagusiak. Izan ere, Azkue Fundazioa topaketan parte hartzen ari da, Etxepare Institutuarekin batera.

   Nazioarte mailan, hizkuntzen eta kulturen zabalkundean erreferente den Expolangues azokaren 33. edizioa da. Azokari esker, profesionalek eta publikoak, oro har, aukera dute beste kultura eta herrialde batzuk ezagutzeko haien hizkuntza ondarearen bidez.

   Nazioarteko topaketak parte hartzaile ugari ditu, besteak beste, erakundeak, editoreak, liburudenda espezializatuak, enbaxadak, kultur erakundeak, hizkuntza eskolak, multimedia enpresak, egonaldi erakundeak, hizkuntzen laborategiak edota itzulpengintza eta interpretazio agentziak.