Euskararen aldeko gurasoen "jarrera aktiboa" eskatu dute euskaltegietako eta hezkuntzako eragileek

Agerraldian izan diren ordezkariak
Foto: EUSKALTZAINDIA
Actualizado: martes, 16 septiembre 2014 16:44
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Euskaltegiek eta hezkuntzako hainbat eragilek agerraldia egin dute gaur, irailaren 16an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. "Zatoz euskaltegira" kanpainaren barruan egin den lehen ekitaldia izan da, gurasoei begira, eta bertan adierazi duten bezala, "gurasoen jarrera aktiboa oso inportantea da", umeak euskalduntzeko prozesuan. Halaber, transmisioa "ezinbestekoa" dela azpimarratu dute.

   Agerraldian izan dira, batetik, AEK, IKA, Batuz, Elkarlan, Deustuko euskal irakaslegoa, Aurten bai, Bai&By, Maizpide eta udal euskaltegiak, eta bestetik, Koldo Tellitu (Euskal Herriko Ikastolen Federazioa), Mikel Ormazabal (Kristau Eskola),eta Lurdes Imaz (EHIGE) hezkuntzako eragileak. Arantza Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea eta Joseba Erkizia HABEko zuzendari nagusia ere izan dira ekitaldian.

   Ekitaldian azaldu dute, ohiko ikastaro eta moduluez gain, gurasoei bereziki zuzendutako eskolak eskaintzen dituztela euskaltegiek, "gurasoen behar komunikatibo nagusietara eta ordutegietara egokitutakoak".