Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak hitzarmen marko berria sinatuko dute ostegunean

Mathieu Berge EEPren presidentea
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: martes, 14 febrero 2017 11:09

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskaltzaindiak 2017-2022 epealdirako hitzarmen marko berria sinatuko dute ostegunean, otsailaren 16an, Baionan. EEPren izenean Mathieu Bergek sinatuko du, eta Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutiak.

Hitzarmen marko berriak bi erakundeek elkarraditurik egin beharreko lanen nondik norakoak zehaztuko ditu, eta lankidetzaren ardatzak eta erakunde bakoitzaren betebeharrak finkatu, Euskaltzaindiak prentsa ohar batean aurreratu duenez.

2008ko urtarrilaren 24an izenpetu zuten Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak lehen hitzarmen markoa, bi erakundeen arteko lankidetza garatzeko eta egituratzeko baliagarria izan dena. Bigarrena 2014ko maiatzaren 20an sinatu zuten. Bestalde, eta urtero, hitzarmen orokorrari lotutako urteko gehigarri bat izenpetu izan da; azkena, 2016ko uztailean.

Hitzarmen marko horien jarraipenean eta azken urte hauetan burututako lanen balorazio baikorra egin ostean, indarrean den partaidetza egonkortzeko nahikaria berretsi dute bi partaideek 2017-2022 epealdirako.