Euskararen normalizazioan terminologia garatu eta finkatzeko erronkak aztertuko dituzte Bilbon

Actualizado: martes, 22 enero 2013 14:25

BILBO, 22 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskararen normalizazioan terminologia garatzeko eta finkatzeko dauden erronka, oztopo, baliabide eta tresnen inguruko gogoeta egingo dute asteazkenean eta ostegunean, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bizkaia Aretoan, Bilbon, EHUko Euskara Institutuak antolatutako Ugarteburu V. Terminologia Jardunaldietan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, jardunaldiak asteazkenean eta ostegunean egingo dira, eta bosgarren ediziorako "Terminologia naturala eta terminologia planifikatua euskararen normalizazioari begira" gaia aukeratu da.

Aipatu bezala, Ugarteburu Terminologia Jardunaldien helburua da euskararen normalizazioan terminologia garatzeko eta finkatzeko dauden erronka, oztopo, baliabide eta tresnen inguruko gogoeta egitea.

Hasiera ekitaldia goizeko 9:00etan hasiko da, asteazken honetan, eta Fernando Plazaola EHUko Ikerketaren arloko errektoreordeak Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Peio Salaburu EHUko Euskara Institutuko zuzendariak parte hartuko dute.

Halaber, bi egunetan zehar jardunaldien parte hartuko dutenen artean daude Mercé Lorente (Pompeu Fabra Unibertsitateko Institut Universitari de Linguistica Aplicada), Asier Larrinaga (EiTB), Irene Aldasoro (Legeak/Leyes proiektua), Lurdes Auzmendi (EHUko irakaslea eta interpretea), Xabier Balerdi (Eusko Jaurlaritzako Justizia Saila), Txantxon Zubeldia (Elkar), Itziar San Martin (EHU), Araceli Diaz de Lezana (Eusko Jaurlaritza), Iker Etxebeste (UZEI), Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioa), Miren Azkarate (Euskaltzaindia), Txema Pitarke (CIC NanoGUNE) edota Arturo Elosegi (EHU).