Euskarari buruz ariko dira Kaliforniako Unibertsitatean otsailaren 23an eta 24an

Actualizado: martes, 31 enero 2012 19:27
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

   Kaliforniako Santa Barbara Unibertistateak ama-hizkuntzei buruzko biltzarra antolatu du otsailaren 23 eta 24rako, eta Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitateak duten hitzarmenari esker, euskarak "presentzia nabarmena" izango du aurten.

   Etxepare Institutuko iturriek jakinarazi dutenez, otsailaren 23an, Oscar Alvarezek (Euskal Herriko Unibertsitatea) "Are We Worse than Pagans? How Mission Law Helped Basques Baptize their Children in their Own Language" hitzaldia eskainiko du, euskal izenak jartzeko izandako oztopoei buruz. Egun berean, Xabier Irujok (Nevadako Unibertsitatea, Reno, AEB) "A Legal History of Basque" izango du hizpide, euskararen historian sakonduz.

   Eneritz Zabaletak (Paueko Unibertsitatea) eta Iñigo Urrutiak (Euskal Herriko Unibertsitatea) otsailaren 24an hartuko dute parte biltzarran. Euskarak Frantzian duen egoera eta globalizazioak duen eraginaren gainean ariko dira, hurrenez hurren, "Status of the Basque in France" eta "Counteracting Language Globalization in Media" izenburuko hitzaldietan.

   Biltzarraren aurretik ere euskaldunak mintzagai izango dira Santa Barbaran, otsailaren 6ean Christine Echeverria Benderrek XVI. mendeko euskal bale-arrantzaleei buruz Kanadan egin dituen ikerketetaz ariko baita Kaliforniako Unibertsitatean.