Euskaraz eta kultur transmisioaz arituko dira Sorbonne Nouvelle Paris 3 unibertsitatean

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2015 10:11

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Etxepare Euskal Institutuaren Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak euskarari eta kultur transmisioari buruzko hitzaldi sorta bat antolatu du Parisko Sorbonne Nouvelle - Paris 3 unibertsitatean ostegunerako eta ostiralerako, martxoaren 5 eta 6rako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ekaitz Santazilia eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Eneko Zuloaga izango dira mintzaldiak eskainiko dituzten adituak, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

Zehazkiago, Santaziliak eta Zuloagak euskara eta Euskal Herriko ondare materiagabearen transmisioa izango dute hizpide. Hitzaldiak gaztelaniaz eskainiko dituzte.