Euskarazko antzerti-testuak antzezteko ikastaroa hasiko da martxoaren 8an BilbaoEszenan

Actualizado: martes, 14 febrero 2012 13:13
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

   BiilbaoEszena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak euskarazko antzerti-testuak antzezteko ikastaroa antolatu du Euskal Antzezleen Batasunarekin (EAB) eta Artista Interpreteak Kuedaketa Elkartearekin elkarlanean. Ikastaroa martxoaren 8an hasiko da eta arte eszeniko garaikideen barruan euskararen erabilera bultzatzea bilatzen du, hori baita sektoreak hautemandako beharretako bat, eta BilbaoEszena ere bat dator diagnostiko horrekin.

   Ikastaroa BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, ostegun guztietan, arratsaldeko 16:30etik 19:30era, ekainaren amaierara arte. Ikastaroaren koordinatzailea, 20 urtetik gora esperientzia duen eta euskarazko antzerkian lanean eta antzerki hori bultzatzen ibilbide luzea duen Iñaki Ziarrusta antzezle, zuzendari, eszenografo eta itzultzailea izango da, antolatzaileek adierazi dutenez.

   Tailerraren helburua euskarazko antzerti-testuak prestatzea da, hots, antzerkia euskaraz egin beharrean, euskal antzerkia egitea. Horretarako, komunikazioaren ezaugarriak eta eraginkortasuna landuko dira, antzerti-testua eszenaratu ahal izateko. Tailerra ikastaro praktiko gisa planteatuko da, eta ikasle guztien proposamenak eta ekarpenak aintzat hartuko dira. Partaideak euskaldunak edo euskararen nolabaiteko ezagutza duten pertsonak izan daitezke, euren lanean euskarazko testuren bat antzeztu beharra izan dezakete eta.

   Ikastaroan izena emateko epea martxoaren 1ean amaituko da, edo lehenago, plazak agortzen badira (15 pertsona), eta matrikulak 50 euro balio du.