Euskariansek Uruguairen aurka jokatuko du irailaren 6an

Actualizado: miércoles, 25 febrero 2015 16:56
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

   Euskal errugbi selekzioak Euskarians izenarekin jokatuko du Uruguairen kontra irailaren 6an. Partida antolatu duen Euskadiko Errugbi Federazioak erakunde hau omendu nahi du horrela. Euskarians 1997an jaio zen ofizialki, eta bere helburua euskal errugbia munduan ezagutzera ematea eta Iparraldeko eta Hegoaldeko jokalarien harremanak indartzea da.

   Euskadiko Federazioaren presidentea den Iñaki Laskurainen esanetan, omenaldi honen arrazoia "gure herriari Euskariansek eman dion guztia eta ematen jarraitu behar duena" da. Izan ere, Euskariansek garaipen entzutetsuak lortu ditu selekzio ofizialen kontra edo bidaia arrakastatsuak eta, batez ere, "taldeko eta gizabanako esperientziak" sortu ditu. "Euskariansek, bertan jokatu duten askorentzat, identitate partekatu baten aurkikuntza eta beste identitateak ezagutzea suposatu du", esan du.

   Gainera, Euskadiko Errugbi Federazioak horrela omendu nahi ditu kirol hau Hegoaldean sustatu zituztenak, besteak beste, Gerard Murillo, Michel Celaya, Roger Etcheto, eta beste aintzindari batzuk, Kote Olaizola, Xabier Leibar edo Xan Garat bezala.

   Euskal taldeak Euskariansen jarrera mantenduko du zelaian eta "joko alaia eta erasokorra" egiten saiatuko da, beti planteamendu lehiakorrarekin. Laskurainek dioenez, "euskal selekzio baten partidak ez dira ekintza folkloriko bat. Bere herriaren ordezkariak izan behar dute".

   Uruguaiko selekzioa amateurra izan arren, bere hirugarren Munduko Kopan parte hartuko du, eta, zentzu horretan, "Euskadirentzako eredugarria da".

JARDUERAK

   Euskadiko Errugbi Federazioak euskal selekzioen jarduera denboraldi bukaeraraino jakinarazi du. Laskurainek uste du ekintzen egutegia "interesgarria" dela, bai kopuru aldetik eta bai barietate aldetik, "beti errugbi amateurraren gailurrean, kontuan hartu behar dugulako gure jokalariak amateurrak direla".

   Selekzio bakoitzaren jarduera euskal errugbiarentzako etekin handiko planaren barnean kokatzen da. 18 urtez azpiko emakumezkoen taldeak eta gizonezkoen 21 urtez azpikoak Txapelketa Autonomikoa jokatuko dute. Azken selekzio honetatik maiatzean 20 urtez azpiko Uruguaiko taldearen kontra neurtuko diren jokalari gehienak aterako dira.

   Halaber, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek Txapelketa Autonomikoa bukatuko dute datorren igandean Durangon, Gaztela eta Leonen kontra, eta gizonezko senior taldea, Galizia eta Kataluniaren kontra neurtuko da II HistoriCup lehiaketan.

   Zazpiko errugbiari dagokionez, gizonezkoen taldeak Amsterdam eta Parisen jokatuko du, eta emakumezkoenak, Araba Cup-en eta Frantziako hiriburuan parte hartuko du. Daten eta jokalarien arabeara, beste txapelketara joatea ez dago baztertua.