Eusko Jaurlaritza Gertu programa prestatzen ari da, biktimei tratu "pertsonala eta banakoa" emateko

Actualizado: martes, 15 abril 2014 18:00
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 15 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritza terrorismoaren biktimei arreta "pertsonala eta banakoa" emateko Gertu programa ari da prestatzen eta datozen asteetan jarriko du martxan.

   Gobernu Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du programak arreta "pertsonal eta gizatiarragoa" eman nahi diela biktimei eta haien familiei. "Komunikazio zuzena, banan-banan biktima guztiekin, haien eskariak entzuteko eta horiei erantzuteko", gaineratu du.

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako azterlanaren ondorioz sortu da Gertu programa, eta Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren azken bileran aztertu zituzten haren emaitzak. Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako Planaren barruko ekimen bat da.

   Halaber, Euskadik "garai berri bat" bizi duela nabarmendu du Erkorekak, baina "norbait agerikoa dena ukatzen tematuta" dagoela salatu du, PPk "erbesteratuek" hurrengo hauteskundeetan bozkatu ahal izateko egindako proposamenari aipa eginez.

   Erkorekaren iritziz, "ez dago arrazoirik gai honetan Euskadirako salbuespenezko tratamendu bat justifikatzen duenik". "Ekimen horrek lehen ez zuen zentzurik izan eta orain are gutxiago", ziurtatu du Jaurlaritzako bozeramaileak.