Eusko Jaurlaritzak 1.000.000 euro bideratuko ditu HABEk zehaztutako euskara maila lortzen duten ikasleei laguntzeko

Actualizado: martes, 26 julio 2011 15:19

BILBO, 26 Jul. (EUROPA PRESS) -

Astearte honetako bilkuran, Gobernu Kontseiluak 2010-2011 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak direnak gainditu dituzten ikasleentzako laguntzak jasotzeko baldintzak eta deialdia egiten duen HABEren zuzendariaren Ebazpena onartu du. Aurten horretarako 1.000.000 euro erabiliko direla argitu da bilkuran Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenaren arabera.

Astearte honetan, uztailaren 26a, onartu den ebazpenak arautzen dituen laguntzen jasotzaileak helduei euskara irakasten dieten euskaltegi publikoetako ikasleak dira, pribatu homologatuetakoak eta euskararen auto-ikaskuntza ematen duten zentro homologatuetakoak, hain zuzen ere. 2010eko martxoaren 23tik 2011ko abuztuaren 31ra arte euskaltegi batean matrikulatuta egon diren ikasleek jaso ahal izango dute lguntza, baldin eta HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak egiaztatu badituzte 2010eko bigarren deialdian edo 2011ko lehenengo deialdian eta matrikula beraeik ordaindu badute.

Dirulaguntza 2011ko irailaren 6tik urriaren 5era bitartean eska daiteke, ohi den bezala, Internet bidez. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da emandako laguntza guztiak 2011. urtea amaitu aurretik ordaintzea.