Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro emango ditu itunpeko sare pribatuan hirueletasuna sustatzeko

Actualizado: martes, 13 septiembre 2011 16:22

GASTEIZ, 13 Sep. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 1,5 milioi euro zuzenduko ditu 2011-2012 ikasturtean itunpeko sare pribatuan hirueletasuna sustatzera.

Gobernu Kontseiluak, Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuekin estatutu edo arauzko harremanak dituzten federazioei eta elkarteei diru-laguntza zuzen bat emateko erabakia hartu du gaurko bileran, datorren ikasturtean itunpeko sare pribatuan hirueletasuna sustatzeko asmoz.

Diru-laguntzen zenbateko osoa 1.513.983 eurokoa da. Zehazkiago, Oinarrizko Irakaskuntzako eta Batxilergoko irakasleen prestakuntzarako 799.997 euro emango dira, eta hezkuntza hirueledunaren markoaren esperimentaziorako 731.986 euro.