Eusko Jaurlaritzak 2.350.000 euro bideratuko ditu Euskadiko kirol federazioetara

Actualizado: martes, 15 abril 2014 18:05
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 15 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko kirol federazioen 2014ko kirol programak finantzatzeko diru laguntzen deialdia arautzen duen Agindua onartu du gaur, apirilak 15.

   Deialdiak 2.350.000 euroko aurrekontu saila dauka, eta eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

   Diru laguntza hauek eskuratu nahi dituzten entitateek, besteak beste, 2014ko kirol programen azalpenezko memoria aurkeztu beharko dute, federazioak antolatutako kirol lehiaketa ofizialak, kirol prestakuntzarako jarduerak, kirol parte hartzailera bideratutako jarduerak eta desberdintasunak ezabatzeko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak zehaztuz.