Eusko Jaurlaritzak 545.000 euro banatuko ditu Guatemala, Zisjordania eta Gazarako laguntza humanitarioetan

Actualizado: martes, 21 octubre 2014 14:27

GASTEIZ, 21 Oct. (EUROPA PRESS) -

Guatemala, Zisjordania eta Gaza iparralderako laguntza humanitarioetarako 545.000 euro banatzea onartu du gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak. Laguntza horiek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ekintza humanitarioa finantzatzeko urte osoan egiten duen jarduketan sartzen dira; jarduerok 2.600.000 euroko aurrekontu saila dute.

Zehazki, Asociación Paz con Dignidad erakundeari 199.246 euroko laguntza emango zaio, Gaza iparraldean dagoen Al Awda Ospitaleko larrialdi zerbitzuak laguntzeko eta indartzeko.

Halaber, Asamblea de Cooperación por la Paz erakundeari Zisjordaniako C guneko 4.650 pertsonen baldintzak, ura, saneamendua eta higienea hobetzeko 181.174 euroko laguntza emango dio.

Azkenik, Mundu Bakean erakundeari 164.586 euroko laguntza emango dio, arriskuen kudeaketa programa baterako, Guatemalako Carreché Sechinako hondamendietarako, hain zuzen.