Eusko Jaurlaritzak 594.000 euro banatuko ditu ELA, CC.OO., LAB eta UGT sindikatuen artean

Actualizado: martes, 7 julio 2015 13:24

GASTEIZ, 7 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak sindikatuei 594.000 euro bideratzea onartu du astearte honetan, hain zuzen, Hauteskunde Sindikalen Batzordea, lurralde batzordeak eta Hauteskunde Sindikalen Ikuskaritza osatzen duten sindikatuei, hau da, ELA, Euskadiko CC.OO., LAB eta UGT-Euskadiri.

   Laguntzok azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan jaso dira, zehazki, bigarren xedapen gehigarrian, non ezartzen baita bi aukera daudela aurrekontu kreditua banatzeko prozeduran: zenbateko bera banatzea sindikatu bakoitzari edo sindikatu bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) lortutako ordezkaritzaren arabera banatzea, aldez aurretik banaketa akordiorik ez badago sindikatuen artean.

   Ordezkaritza, beti ere, enpresetako langileen eta administrazio publikoen zerbitzuan diharduten langileen ordezkaritza organoak hautatzeko EAEn egindako hauteskundeetan lortutakoa izango da.

   Joan den maiatzaren 18an, gai horri buruzko akordio batera iritsi ziren sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria, eta sindikatu bakoitzari diru laguntzaren kopuru bera banatuko zaiola erabaki zuten.