Eusko Jaurlaritzak 6,7 milioi euro banatuko ditu garapen jasangarria sustatzeko duten ekintzak burutzeko

Actualizado: martes, 1 marzo 2011 18:42

GASTEIZ, 1 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 6.700.000 euro ematea onetsi du gaur egindako bileran, udalek, mankomunitateek, bestelako tokiko erakundeek, erakunde autonomoek eta tokiko izaera duten merkataritza-sozietateek garapen jasangarria bultzatuko duten ekintzak gauza ditzaten.

Modu horretan, Gobernu Kontseiluak Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Agindua baimendu du. Agindu horren bidez, lurzoru kutsatuei, atmosferari, biodibertsitateari edo Eskola Agenda 21ari lotutako ekintzak burutzea xede duten diru-laguntzen deialdia egiten da.

Zehazki, gehienez 2.250.00 euro bideratuko dira lurzoru berreskuratze lanak sustatzeko, alegia, ikerkuntza lanak burutzeko (1,1 milioi) eta lurzorua berreskuratzeko (1,1 milioi). Halaber, gehienez 2.274.000 euro bideratuko dira airearen kalitatea hobetzea nola negutegi-efektuaren gas-emisioak murriztea sustatuko duten ekintzak burutzeko.

Era berean, Euskadiren biodibertsitate biologikoa mantendu edo hobetzea bultzatzen duten ekintzak sustatzeko 1.910.000 euro bideratuko dira, eta beste 300.000 euro Tokiko Agenda 21 eta Eskola Agenda 21aren arteko koordinazioa bultzatuko duten ekimenak burutzeko.