Jaurlaritzak 700.000 euro emango ditu turismoa merkaturatu eta sustatzeko laguntzetan

Actualizado: jueves, 23 febrero 2012 13:15
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzak turismoa bultzatzen jarraitu nahi du aberastasuna eta enplegua sortzeko eta, ildo horretan, 700.000 euro emango ditu turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzetan. Laguntza horiek ostiral honetatik aurrera eskatu ahal izango dira Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean, eta turismo-zerbitzuak ematen dituzten edo turismo-sektorean eragina duten enpresa txiki eta ertainek, sektore-elkarteek, eta helburuen artean turismoa sustatzea duten irabazi-asmorik gabeko fundazio eta erakunde pribatuek jaso ahal izango dituzte.

   Euskadin sektorea hazteko lagungarri izango diren jarduera jakin batzuk sustatu nahi ditu diru-laguntza horiekin Eusko Jaurlaritzak. Marketin Planarekin lerrokaturiko turismo-produktuak (gastronomia, natura, biltzarrak, kultura) abian jartzea diruz lagunduko da ildo horren bidez, berrikuntza-dosi bat ekartzen dutenak eta Marketin Planarekin lerrokaturiko jardunak bultzatzen dituztenak barne, betiere Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzarekin koordinatuta, baita Euskadiren turismo-posizionamendua edota ostatu-gauen hazkundea sendotuko duen beste edozein gertakari ere.

   Diru-laguntzen zenbatekoak gastuaren %50 edo %60 bilduko du, 15.000 eurotik 45.000 eurora bitarteko mugarekin, erakunde eskatzailearen arabera. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak turismoaren sektoreari ematen dizkion laguntzen zati bat dira laguntza horiek.