Eusko Jaurlaritzak 8,6 milioi euro jarriko ditu udal euskaltegiak finantzatzeko

Actualizado: martes, 10 mayo 2011 16:13

GASTEIZ, 10 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak udal euskaltegiei edo haien mendeko entitateei -udal titularitatea duten euskaltegi publikoei- 2011ko urtarriletik irailera bitarteko diru-laguntzak jasotzeko bete behar dituzten baldintzak arautzen dituen Kultura sailburuaren ebazpena onartu du gaur, eta horretarako, 8.614.000 euroko diru-saila erabiliko da.

Joan den abenduan, Eudelekin sinatutako akordioari jarraituz, udal titularitatea duten euskaltegi publikoek 2010-2011 ikasturtean (2011ko urtarril-iraila) ematen dituzten euskara-ikastaroak finantzatzeko laguntzen deialdia egin zuen HABEk; hau da, HABEren erregistroan udal titularitate duten euskaltegi publikoak izango dira gaur onarturiko laguntzen onuradunak.

Ebazpen honetarako HABEk bere aurrekontuetan izendatutako diru-saila 8.614.000 euro da, eta kopuru hori hori izango da aurreikusitako laguntza guztien gehienezko muga.