Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoaren egoitza elektronikoa jarri du martxan

Actualizado: lunes, 30 enero 2012 18:03
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa jarri da martxan gaur, urtarrilaren 30ean. Administrazioaren informazio eta izapideetarako sarbide erraza eta segurua ematen duen web orria da eta https://euskadi.net helbidean sar daiteke. Berrikuntza Publikoaren Planaren barruan "oso mugarri garrantzitsua" da, "gobernuak herritarren eskura jartzen dituen zerbitzu elektronikoen ardatz nagusia baita". Gainera, herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea oso-osorik betetzeko "mugarrietako bat" ere bada.

   Jaurlaritzatik nabarmendu duteneze, goitza elektronikoa zer den bi hitzetan laburbilduz, "irisgarritasuna eta konfiantza" dira bere ezaugarri nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zerbitzu elektronikoetarako sarbidea ematen baitu, "konfiantza osoz elkarreragiteko aukerarekin".

   EAEko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoa herritarrentzako informaziora eta izapideetara iristeko gune seguru bat da, informazioa eta gunearen bidez balia daitezkeen zerbitzuak osoak eta egiazkoak direla eta eguneratuta daudela bermatzen duena.

   Gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema bat erabiltzen du egoitza elektronikoak, bai identifikatzeko, bai komunikazioa segurua dela bermatzeko. Ziurtagiriak balidazio hedatua du, eta aparteko babes-geruza bat ematen dio erabiltzaileari. Egoitzaren titularra berdez agertzen da helbideen barran.

   Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkio egoitza elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko gaitasuna, eta egoitzan edukiak nahiz zerbitzuak argitaratzen dituen organo eta erakundeetako bakoitza da informazio horren irisgarritasunaren, erabilgarritasunaren, osotasunaren eta segurtasunaren erantzule, egoitzaren lege-eskakizunen arabera.

EDUKIAK

   Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan hauek aurki daitezke: Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzuei eta haiek kontsultatzeko, eskatzeko edota izapidetzeko moduari buruzko informazioa; izapidetze elektronikorako sarbidea; "Nire gestioak", hasita dauden espedienteak kontsultatzeko eta izapidetzeko gunea; EAEko aldizkari ofizialerako sarbidea; EAEko herri-administrazio guztiekin zerikusia duten enplegu publikoko prozesuei buruzko informazioa; kontratatzailearen profilari buruzko informazioa, hau da, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikoko prozesuei buruzko informazioa; beste aukera batzuk, hala nola Eusko Jaurlaritzaren ordainketen pasagunea (nire ordainketa), sinadura eta dokumentu elektronikoen egiaztapena.

   EAEko Herri Administrazioaren Egoitza Elektronikoaren egoitza elektronikoa sortuta, erantzuna ematen zaie Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean (LAECSP) jasotako lege-eskakizunei, aipatu lege horretan argi azaltzen baita beharrezkoa dela sarbidea izateko gune elektroniko bat zehaztea, herritarrekiko harremanak berme guztiak izan ditzan, babes juridikoari, irisgarritasunari, erabilgarritasunari eta erantzukizunari dagokienez.

   Bigarren tituluan, zeinean administrazio elektronikoaren erregimen juridikoa arautzen baita, lehenengo kapitulua egoitza elektronikoari buruzkoa da: helbide elektronikoaren kudeaketa eta administrazioa herri-administrazio bati dagozkio, eta hark erabateko erantzukizunez dihardu informazioaren eta haren bidez balia daitezkeen zerbitzuen osotasunari, benetakotasunari eta eguneratzeari dagokienez.

   Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak epe laburrean onartuko duen Administrazio Elektronikoari buruzko bere Dekretuan jaso du nola eratu bere egoitza elektronikoa printzipio hauek bermatzeko: publizitate ofiziala, erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, baliagarritasuna eta irisgarritasuna.

   Bitartean, egoitza elektronikoa hurrengo dekretuaren arabera eratuko da: 232/2007 Dekretua, Abenduaren 18koa, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.