BILBO 20 May. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako zenbait arduradunek Gobernu Irekia eta herritarren parte-hartze eredua erakutsiko diete Txileko Araucania eskualdeko hainbat alkate eta enpresaburuk osatutako ordezkaritza bati, Euskadin baitago egunotan.
Luis Petrikorena Irekia atariko zuzendariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak ordezkaritza horretako kideekin bilera bat egiteko asmoa dute, ordezkaritza interesatuta baitago Jaurlaritzak gardentasunaren alorrean eta Open Government deiturikoaren inguruan dauden adibide batzuk ezagutzeko, eta ahal den neurrian eredu horiek beraien udaletara eramateko.
Zehazki, Txileko agintariek aukera izango dute Eusko Jaurlaritzak Irekia plataformaren bitartez martxan jarritako ekimenak ezagutzeko. Jaurlaritzaren arduradunen hitzetan, ekimen horiek "lehiatila" bat dira herritarrek parte hartzeko, informazioa jasotzeko, iritzia emateko eta eztabaidarako.
Euskadiko Txileko Ordezkaritzak koordinatu du Araucania eskualdeko ordezkaritzak asteartera arte Euskadin garatu behar duen agenda, eta, aipatutakoaz gain, bilerak egingo dituzte Donostiako Udaleko Kultura arloko, Eudeleko, Innobasqueko, Bilbao Metrópli 30 elkarteko eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko arduradunekin.