Eusko Jaurlaritzak "Bizikidetza demokratikorako giza eskubideak" ikastaroa egingo du Gasteizen irailaren bukaeran

Actualizado: sábado, 17 septiembre 2011 12:51

GASTEIZ, 17 Sep. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioa Sailak, Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, "Bizikidetza demokratikorako giza eskubideak" ikastaroa antolatu du bizikidetza demokratiko eta giza eskubide kontuetako trebakuntza programaren esparruan. Ikastaroa irailaren 26tik 28ra egingo da Gasteizen, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) homologatuta dago.

Egiutasmoaren helburua giza eskubideak sustengatzen dituzten oinarrizko balioekiko atxikimendua gertatuko den gizartea lortzea da, bai eta haiek defendatzeko ausardia ere lortzea edozein urraketaren aurrean, eskubideok gure izaera humanoa baldintzatzen baitute.

Gainera, antolatzaileek adierazi dutenez, bake kultura eta giza eskubideak hedatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatu nahi dirqa ikastaroko partaideen artean, eta biktimen esperientzia pedagogikoa sozializatzea hezkuntza formalaren esparruan.

Halaber, erakunde sozialek bake kulturaren eta giza eskubideen sustapenean betetzen duten funtzioa ezagutzea Nazio Batuen esparruaren baitan, bakearen aldeko hezkuntzaren eta giza eskubideen hedatzearen eta instituzionalizatzearen aldeko jarrera sustatzea, eta bizikidetza demokratikoaren eta indarkeriaren deslegitimazio planak sustaturiko jarduerak aztertzea dira ikastaroaren beste xedeetako batzuk.

Funtzionarioei eta administrazio orkorreko, foru aldundietako eta udaletako langileei, eta gazteria eragileei, hezkuntza formal eta ez-formaleko profesionalei, hirugarren sektoreko profesionalei, izendapen politikoa duten karguei eta gizarte-erakundeetako eta GKEetako kideei zuzenduta dago.