Eusko Jaurlaritzak emakume etorkinei buruzko jardunaldi bat antolatu du ekainaren 2rako Bilbon

Actualizado: domingo, 29 mayo 2011 12:39

BILBO, 29 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak "Emakume etorkinak eta sustatzaileak: aberastasun sozial eta ekonomikoaren sortzaile" goiburuko jardunaldia antolatu du. Topaketa ekainaren 2an izango da, Bilboko Lan Ekintza udaol sozietatearen egoitzan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, jardunaldia Emakundek sustatutako Berdintasunerako VIII. Gunearen baitan kokatuta dago. Aurten, emakumeek erabaki eta eragin alorretan duten partaidetzaren gainean antolatu da Berdintasunerako Gunea. Ekainaren 2ko jardunaldiaren helburua, emakume etorkinak aberastasun sozial eta ekonomikoaren sortzaile gisa egiten duten ekarpena aztertzea da.

Egunean zehar jardunaldian parte hartuko dutenen artean daude Miguel Angel Gonzalez Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendaria, Angeles Arjona Almeriako Unibertsitateko irakaslea eta Julia Liberal AMPEA Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteko presidentea. Hitzaldien ondoren, lau emakume etorkin eta sustatzaileen esperientziak eta testigantzak jorratuko dira mahai-inguru batean, eta jardunaldia eztabaida-saio batekin bukatuko da.