Eusko Jaurlaritzak eta fabrikatzaileek makina-erremintako Renove Plana aktibatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari

Actualizado: miércoles, 13 abril 2011 19:21

BILBO, 13 Abr. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Undak eta makina-erremintako eta osagaien fabrikatzaileek bilera izan dute Espainiako Gobernuko presidente Luis Rodriguez Zapaterorekin Pekingo Cervantes Institutuan, eta sektorean Renove Plana martxan jartzea eskatu diote.

Bileran, Rodriguez Zapaterok AFM (Makina-erremintako Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) eta AMT (Makina-erremintarako gehigarri, osagarri eta tresnen fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) elkarteetako ordezkariei adieraz die jakin badakiela sektorea oso garrantzitsua dela eta nazioartean eta esportaziorako potentzial handia duela.

Hala, fabrikatzaileek Rodriguez Zapaterori esan diote Espainiak industrializazioa eta lehiakortasuna potentziatzeko premia duela, eta horretarako, makina-erreminta modernoa izatea "ezinbestekoa" dela, teknologiaren aldetik industriaren premietara egokituta. Ildo beretik, sektoreak formulak bilatzeko eskaera egin dute, enpresek produkzioko teknologia aurreratuak eskuratzeko aukera izan dezaten.

Hain justu, fabrikatzaileek eta Bernabe Undak makina-erremintako beste Renove Plan bat aplikatzeko eskatu diote, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken bi urteetan egin den moduan, eta halaxe adierazi diote Industria, Turismo eta Merkataritzako ministro Miguel Sebastiani.

Plana aurrekontuetan aipatu aipatzen da, baina ministroak azaldu du oso zaila dela plana martxan jartzea, ez dagoelako diru-sail zehatzik horretarako. Hala ere, ekitaldi honetan ezinezkoa baldin bada ere, 2012an egingo dutela aurreratu du.

SPRI-K BULEGOA TXINAN

Halaber, SPRIk bulego bat zabaldu du Pekinen eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat enpresa bertan izan dira, hala nola Lantek, Arteche edo iGeo.

Txinako Kanpo Merkataritza Sustatzeko Kontseiluko zuzendari Sui Jianmin-ekin ere egin dute bilera. Kontseilu horrek ezarpenak egiteko baimena ematen die atzerriko enpresei eta industria garatzeko feria eta ekitaldiak ere antolatzen ditu.

Bilera horretan, informazioa elkartrukatu dute. Sui Jianmin-ek esan duenez, EAE oso ongi ezagutzen du. Undak EAE ezagutzeko gonbita egin dio, euskal enpresen potentziala zuzenean ezagutu dezan eta ETEen sareari azal diezaion Txinan badutela lehiatzeko aukerarik.

Bileran beste gai bat ere aipatu da, hain zuzen ere, Txinako agintariek herrialdearen iparraldean garapena bultzatu nahi dutela eta horretarako, energia berriztagarrien -bereziki, energia eolikoaren- garapenari bultzada handia emango diotela. Hain zuzen ere, Gamesa enpresak kokagune horretan irekiko du lantegi berri bat, aurten Txinan bi fabrika berri zabaltzea aurreikusita baitu.