Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 07/01/2011 16:40

Eusko Jaurlaritzak eta Ikerbasquek "Training Caravan-Ikertzaileak Gelan" programa sortu dute

   Eusko Jaurlaritzak eta Ikerbasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak "Training Caravan-Ikertzaileak Gelan" izeneko programa sortu dute datorren astean aurkeztuko dute Bilbon.

   Ikerbasqueko eta BC3-ko ospe handiko ikertzaileek hartuko dute parte ekimen berri honetan, komunitate zientifikoaren errealitatea euskal ikastetxeetara hurbiltzeko eta Batxilergoko ikasleen artean bokazio zientifikoak pizteko asmoz.

   Ekimenaren arduradunek adiierazi dutenez, 2010ean zehar Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 12 ikastetxetan egindako proba pilotu batek "oso balorazio ona" jaso du parte hartu duten 500 ikasle eta ikastetxeen arduradunen partetik.

   Horrela ba, datorren astelehenean, urtarrilak 10, Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Fernando Cossio Ikerbasqueko Batzorde Exekutiboaren presidenteak "Training Caravan-Ikertzaileak Gelan" egitasmoa aurkeztuko dute Bilboko Bizkaia eraikinean, goizeko 10:30etan.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.