Eusko Jaurlaritzak ETAren "amaiera ordenatuaren" alde jarraituko du lanean

Actualizado: martes, 21 enero 2014 14:38
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 21 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzak ETAren "amaiera ordenatua" bilatzen duten ekimenei eutsiko diela jakinarazi du astearte honetan, Gobernu Bileraren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Josu Erkoreka Lakuako Gobernuko bozeramaileak.

   Erkorekak azaldu du Eusko Jaurlaritzak Sorturi luzatu ziola lau printzipioz osaturiko eta ETAren amaiera helburu zuen proposamena. Dokumentu horren berri beste alderdi politikoek ere bazutela onartu du eledunak, eta, nahiz eta helburua bete ez den, Jaurlaritzak proposamenari eutsioko diola adierazi du, "oraindik balio duelako".

   Alderdi politikoek onartzen dituzten lau printzipioek oraindik balioa dutela ziurtatu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, hau da, eragindako kaltearen onarpena, armagabetze ordenatu, egiaztagarri eta osoa, espetxe legediaren onarpena eta euskal tradizio politikoen arteko akordioa.