Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Babeserako programan sartzeko deialdia egin du

Publicado: lunes, 22 enero 2018 13:58

BILBO, 22 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen Defendatzaileentzako aldi baterako babeserako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako programarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du. Programaren helburua da giza eskubideen defentsan duten konpromiso eta ekintzailetzaren ondorioz beren jaioterrian jazarpena edo bizitzaren aurkako mehatxuak jasotzen dituzten pertsonak Euskadin aldi baterako babesa jasotzea.

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) instituzio, elkarte eta gobernuz kanpoko erakundeek martxoaren 16ra arteko epea izango dute programara hautagaitzen inprimakiak aurkezteko. Inprimaki horiek CEAR-Euskadira bidaliko dira, programa.proteccion@cear.es posta elektronikora, elkarte hori baita programa kudeatzeko arduraduna.

Eskaerak jaso ondoren, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak hautaketa batzordea bilduko du, eta hori izango da sei hilabetetan Euskadin babesa jasoko duten hiru pertsonak zeintzuk izango diren erabakiko duena. Halaber, Harrera Sarea sortuko da eta hori izango da jatorriko erakundeekin egingo den koordinazio lanen arduraduna.