Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro erabiliko ditu ikastetxeetan hobekuntza energetikoak egiteko

Actualizado: martes, 15 febrero 2011 18:46

GASTEIZ, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzaren eta eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) arteko lankidetza-hitzarmena izenpetzea baimendu du gaur Gobernu Kontseiluak, administrazioaren menpeko ikastetxeetan hobekuntza energetikoak egiteko helburuarekin.

Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 25 ikastetxetako instalazio energetikoetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilpena hobetzeko behar diren proiektuak egitea du helburu proiektu honek, eta horretarako hiru milioi euro erabiliko dira.