Eusko Jaurlaritzak ia 1,3 milioi euro bideratuko ditu aurten industria-eraikinak eraisteko proiektuetara

Actualizado: martes, 8 marzo 2011 17:51

GASTEIZ, 8 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2011. urtean industriako eraikinak eraisteko proiektuak idatzi eta gauzatzeko diru-laguntzetan 1.280.000 euro bideratzea onartu du gaurko bileran. Horrela, baietza eman zaio Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduari.

Diru-laguntza horiek epe luzeko eta inongo interesik gabeko maileguak izango dira, eta eraitsi beharreko instalazioen jabeek edo jabetzaren titular izan gabe ere, subsidiarioki jarduten diren udalek eskatu ahal izango dituzte.

1992an sortu zen laguntzen programa horrek zero interesa daukaten maileguak eskuratzea ahalbidetuko du, eta sei hilabeteko epean itzuli beharko dira, urbanizazio-proiektua onesten denetik kontatzen hasita edo, halakorik ez balego, eraikitze-baimena eskuratzen denetik hasita. Ez bada ez urbanizaziorik ez eraikuntzarik egiten, orduan mailegua itzultzeko gehieneko epea hamar urtekoa izango da.