Eusko Jaurlaritzak ia 14,5 milioi euro bideratuko ditu pertsonal ikertzailea prestatu eta hobetzeko beketara

Actualizado: martes, 31 mayo 2011 19:43

DONOSTIA, 31 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, 2011/2012 ikasturterako pertsonal ikertzailearen prestakuntza eta hobekuntza-programetarako diru-laguntza berriak eta aurrekoak berriro ematea arautu eta deitzen dituen agindua onartu du gaurko bileran. Programak 14.485.884 euroko zenbateko dauka.

Datorren ikasturterako pertsonal ikertzailearen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako diru-laguntza berriak eta aurrekoak berriro ematea arautu eta deitzea ditu helburutzat programak, eta horretarako, zenbait jarduera-ildo izango ditu.

Prestakuntzan hiru modalitate izango dira: AE modalitatea, doktoretza aurreko diru-laguntzen programa, pertsonal ikertzailea Espainiako aplikazio-zentroetan prestatzeko; AK modalitatea, doktoretza aurreko diru-laguntzen programa, pertsonal ikertzailea atzerriko aplikazio-zentroetan prestatzeko; B modalitatea, doktoretza aurreko diru-laguntzen programa, proiektuei lotutako pertsonal ikertzailea prestatzeko.

Bestalde, hobekuntzari dagokionez, DKR modalitatea izango da, hots, doktoretza ondoko diru-laguntzen programa, atzerrian jarduten duen pertsonal ikertzailearen hobekuntzarako.