Eusko Jaurlaritzak ia 25 milioi euro jarriko ditu Musikeneko ikastegi berria Donostian eraikitzeko

Actualizado: martes, 3 mayo 2011 19:18

GASTEIZ, 3 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Musikene Goi Mailako Musika Ikastegi berria Donostian eraikitzeko 24.985.256 euroko kontratu bat izenpetzea baimentzeko akordioa onartu du gaur.

Halaber, musika-irakaskuntzako ikastetxeetarako diru-laguntzen deialdia egiten en Agindua ere onartu du, eta deialdi horren bidez, guztira 10.186.711 euro emango dira.

Diru-laguntza horiek jasoko dituztenak finantzaketarako herri administrazio publikoen %25eko edo gehiagoko finantziazioa duten musika irakaskuntzako ikastetxeak dira. Helburua ikastetxe horien gastu arrunta finantzatzen laguntzea da. Esleipenerako irizpideak ikastetxeak emandako irakastorduen kopuruan oinarrituko dira.