Eusko Jaurlaritzak sei milioi euro banatuko ditu diru laguntzetan, udalek ikastetxeetan hobekuntzak egiteko

Actualizado: martes, 24 noviembre 2015 15:58

GASTEIZ, 24 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak hezkuntza administrazioaren menpeko ikastetxeak dauden udal jabegoko eraikinetan obrak egitera bideratutako gastuak finantzatzeko diru laguntzak deitzen dituen agindua oinartu du astearte honetan, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez. Udalaguntza 2015 izeneko deialdiak sei milioi euroko aurrekontu saila izango du.

   Udalaguntza 2015 deialdian parte hartu ahal izango dute aipaturiko ezaugarriak betetzen dituzten ikastetxeetan hobekuntza lanak egiteko proiektuak aurkezten dituzten Euskadiko udalek. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru laguntza, balorazio batzordeak onarturiko aurrekontuaren %60 izango da. Agindu honen bidez finantzatu ahal diren obrak 2015eko urtarrilaren 1 eta 2016ko abuztuaren 31 bitartean hasi beharko dira eta 2016ko abenduaren 31 baino lehenago bukatu.

   Udalaguntza deialdiak ikastetxeen instalazioetan hobekuntzak egiteko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta tokiko korporazioen arteko koordinazioan du sorrera. Elkarlan honen helburua da hezkuntzara bideratutako bitartekoen eraginkortasun handiagoa lortzea, eta, era berean, baliabide publikoen optimizazioa ahalbidetzea.