Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko aplikazio ofiziala dohanik

Actualizado: miércoles, 5 agosto 2015 11:28

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Trafiko Zuzendaritzak "TrafikoaEJGV" aplikazioa jarri du martxan. Aplikazio horri esker, gailu mugikorretan, telefonoan edo tabletean Euskadiko errepideen egoerari buruzko informazio esanguratsua kontsultatu ahal izango da: gorabeherak, obrak, radarrak, trafikoko kamerak, hiriburuetako sarbideak, mendateen egoera, zirkulazio murrizketak, eta albisteak, besteak beste, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

   Informazio guztia denbora errealean eguneratzen da Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko sistema informatikoetatik. Horrez gain, informazio interesgarrietarako estekak eskaintzen ditu, larrialdietako telefono ofizialetarako edota trafikoaren informazioari buruzko telefonoetarako sarbide azkarrak baita Trafiko Zuzendaritza agertzen den sare sozialetara ere.

   Aplikazioa dohanik eskura daiteke Android App Store, Apple App Store eta BlackBerry App World-en.