Trafiko Zuzendaritzak A-8an kokatutako garabiak 169 gertakariz arduratu dira sei hilabetetan

Actualizado: martes, 31 enero 2012 19:04
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak erreskate-garabi zerbitzu bat jarri zuen martxan joan den uztailean A-8 autobidean, Malmasineko tuneletik Kantabriako mugara arte, ibilgailu baten matxura batek edo istripu batek zirkulazioan dituzten eragin negatiboak murrizteko eta, hala, trafikoaren arintasun handiagoa lortzeko. Sei hilabetetan, 169 gertakariz arduratu dira garabiak eta 526 kilometrotan zehar luzatutako auto-ilarak ekidin dira, gidaiariei denbora eta diru asko aurreztuz.

   Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, zentzu bietan sarrera erraza duten hiru lekutan kokatu ziren garabiak (Miribilla, Kastrexana eta Suhiltzaileak-Urioste), eta 2011ko uztailaren 11n istripuren bat izandako ibilgailuen erretiratzeari ekin zioten. Ibilgailuak Aparcavisa zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunera eramaten dira eta bertara, beranduago, ezbeharra jasandako ibilgailuaren asistentzia-garabia joaten da. Adostutako ordutegiak (6:30etik 9:30era goizean eta 17:30etik 19:30era arratsaldean) gatazka gehiago izaten diren uneekin egiten du bat (lanera joaterakoan eta itzultzean).

   Orotara, zerbitzua funtzionamenduan egon den sei hilabeteetan zehar, 169 gertakariz (82 aberia eta 87 istripu) arduratu dira. Istripuei dagokienez, 14tan bi ibilgailu edo gehiago egon dira murgilduta eta bi garabi edo gehiago behar izan dira.

11 MINUTU

   Batez beste, erreskate-garabia 11 minututan heldu da gertakariaren lekura; aitzitik, asistentzia-garabi ohikoa joan izatekotan 27 minututan koka liteke itxaronaldia. 16 minutuko tarte honetan, batez beste sei kilometroko auto-ilarak eman litezke. Kontuan hartzekoa da erreskate-garabi zerbitzua funtzionamenduan dagoen ordu-tarteetan batezbesteko eguneko intentsitatea Bilbo inguruan orduko 8.058 ibilgailukoa dela.

   Erregistratutako 169 gertakarietatik, 86tan (aberien %20 eta istripuen %80) eragindako gidariek ezin izan zuten euren ibilgailua bazterbidera mugitu; horrela, asistentzia-zerbitzu urgente honen bidez, 526 kilometrotan zehar luzatutako auto-ilarak ekidin dira (sei kilometroko batez bestekoa gertakari bakoitzeko).

   Gidariek aurreztutako denboraren zenbatespen bat egiteko, ibilgailu bakoitzaren asistentzia-garabiek erantzuteko behar dituzten 16 minutu gehiagoei, 15 minutu batez beste gehitu behar zaizkie (trafikoaren arintasuna errekuperatzeko denbora). Hala, 31 minutu ateratzen dira eragindako gidari bakoitzeko.

   Erreskate-garabien jarduera trafikoaren intentsitatera eta ezbehar-kopurura lotuta dago. Hala, uztailean eta abuztuan, 19 aldiz baino ez ziren mugitu garabiak (6 uztailean eta 13 abuztuan), eta gainera, abuztuan, garabi bat baino ez zen kokatu Kastrexanan. Irailetik aurrera, hiru garabi erabili dira (Miribilla, Kastrexana eta Suhiltzaileak-Urioste) eta 22 gertakariz arduratu dira.

   Urrian eta azaroan, 32 zerbitzu erregistratu dira hilabete bakoitzean eta abenduan, Rontegiko zubira, Leioa zeharkatzen duen errepide nagusira eta Kukularrako korapilora zabaldu da zerbitzua, garabiak 64 aldiz mugituz.