Eusko Jaurlaritzaren Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak 3.613 lagun artatu zituen 2013an

Actualizado: miércoles, 23 abril 2014 12:44
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzaren Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak 3.613 pertsona artatu zituen guztira 2013. urtean, aurrekoa baino 17 gehiago, hain zuzen. Halaber, kasu guztien artetik, 2.543 berriak izan ziren, eta gainerakoak arreta jasotzen lehenago hasitakoak, Eusko Jaurlaritzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Lurraldeka, Araban 714 lagun artatu ziren (306 berriak), Bizkaian 1.761 (1.384) eta Gipuzkoan 1.183 (853). Sexuari dagokionez, "oso nabarmena" da zerbitzuak 2013an artatutako gizonen eta emakumeen arteko aldea: 3.111 emakume eta 502 gizon (%86,11 eta %13,89, hurrenez hurren).

   Salatutako delituari erreparatuta, genero indarkeria da Jaurlaritzaren zerbitzu honetara jotzeko kausa ohikoena, 1.862 kasurekin, hain zuzen (kasuen %51). Ondoren datoz delitu orokorrak, 1.247 kasurekin (%34,1), familiaren barruko indarkeriakoak, 503 kasurekin (%13,7), haur lapurtuenak, 21 kasurekin (%0,5), eta zirkulazio istripuen ondoriozkoak (%0,4).

   Esku hartzearen zergatiaren arabera, arreta gehienak lesioek eraginak izan ziren (1.332 kasu, %36,5), gehienetan tratu txarren ondorioz (1.099 kasutan, %30,1ean, hain zuzen). Horien ondoren ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren kontrako delituak datoz (587 kasu, %16,05, kalteak, iruzurra, lapurreta, ebasketa), eta gero, sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren kontrakoak (403 kasu, %11,04). Horiez gain, familia harremanen kontrako 344 delitu (%9,4) eta 278 gehiegikeria kasu erregistratu ziren.

BIKTIMARI LAGUNTZEKO ZERBITZUA

   Eusko Jaurlaritzak delituren bat pairatu duten biktima guztiei eskaintzen dien doako arreta zerbitzua da Bimtimari Laguntzeko Zerbitzua. Legelariek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako lantaldea du eta bere zereginen artean dago biktimak informatzea beren eskubideei eta lege prozedurei buruz (erantzukizun zibila, doako aholku juridikoa, zigor ekintzak, laguntza ekonomikoak, gizarte baliabideak eta abar).

   Halaber, hasierako arreta zehatza ematen die, hau da, egin beharreko izapideak eta badaezpadako neurriak abian direla egiaztatu, arazoari buruzko informazio zehatza eman, sare soziosanitariora bideratu, familiarekiko harremanak eta abar.

   Arreta jarraitua ere ematen du (informaziojarraitua, bilakaeraren segimendua, laguntza psikologikoa, arreta sozialeko zerbitzuetara bideratzea, epaiketa zein deklarazioetara laguntzea eta abar), eta
baliabide indibidual eta sozialak mobilizatzen ditu.

   Gainera, babes agindua duten biktimei laguntzen die, organo judizialak gizarte zerbitzuekin koordinatuz, biktimak zer behar dituen jakinez edo epaitegietara informazioa etengabe helaraziz.