Eusko Legebiltzarrak bere aurrekontua eta enpresa pribatuekin dituen kontratuak argitaratu ditu

Eusko Legebiltzarra
Europa Press
Actualizado: viernes, 25 enero 2013 14:55

GASTEIZ, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Legebiltzarrak bere aurrekontua eta enpresa pribatuei esleitu dien edo esleitzear dauden kontratuen zerrenda argitaratu ditu bere webgunean: www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org/eu

Herritarrek Legebiltzarraren gastuak eta enpresekin sinatzen dituen kontratuen ezaugarriak ezagutzeko helburuari begira hartu da erabakia, erakundearen gardentasuna sustatze aldera. Modu honetan, Eusko Legebiltzarrak duen aurrekontua 32,2 milioi eurokoa da; aurrekontu hau joan den urteko kontuen luzapen bat da.

Aurrekontuaren eta "kontratatzailearen profila" delakoaren argitalpena Legebiltzarreko Mahaiak onartu zuen, zenbait alderdik erakundearen gastuetan gardentasun gehiago izatea eskatu ondoren.